Carmelo futbolariari elkarrizketa.
«Español» En Atezai Karmelo
Gizonan lana bakarrik ez yako emon bear, lana egin da gero atseden aldia be zor yako. Egunokaz kanpotar asko ikusten dira emendik dabizala, euren, urteko "barkaziñuak" artzen. Baña ez dira kanpotarrak bakarrik ikusten diranak, baita bertakoak be urte guztian atzeman edo norbere erritik kanpora egondakoak be ba'dira. Azkenengoetako bategaz berbetan egon al izan dogu. Berau, len Bilboko Atleti'ren "porteru" izandakoa ta orain Barzelonako Español taldean jokatzen dabillena dogu. Beronegaz alkar izketa bat eukitea nai dogula jakiña egoan lendik eta orregaitik gaur bere billa goiaz:
Arratzaldeon Carmelo, ba'dakizu zertara gatozan ez? Zu ezagutzen zaituen ZERUKO ARGIA'ko irakurleari zure barri apur bat emateko asmoz, alkarrizketa bat eukitera. Prest zagoz?
–Bai pozik, ta zeuek gura dozuenean.
Oraindik gazte ikusten zaitugu, zenbat urte daukazuz?
Ogeta amalau urte.
Ondo zaintzen zara, e? Ta zer dala-ta zu emendik?
–Bakaziñuak emen igarotera etorria naz, neure senideak ikusiaz eurakaz egun batzuetan egoten. Gitxi baña, illa bete bakarrik.
Noiz juan bear dezu barriro Barzelona aldera?
–Biar, illak 31. Datorren illaren l 'ean entrenamentuak asten dira - ta.
Au irakurten dabienerako zu Barzelona'n zara orduan. Zenbat urterako daukazu "kontratua" oraindik Español'agaz?
–Beste urte beterako.
Au amaituta, jokatzen jarraitzeko asmoa daukazu? Zenbat urtean?
–Bai. Beste iru edo lau urte geiagoan beintzat.
Gero zer egiteko asmoa daukazu?
–Ikusiko dogu, oraindik ez dot pentsau.
Futbolean beti? Zenbat bidarrez izan zara "internazional".
–24 bidarrez.
Ogeta lau bidarrez España'ko taldearen atea zaintzen egona...
Zuretzat zein izan da oraiñarteko munduko "porterurik" onena?
–Yahin, rusoa.
Eta orain?
-Oraindik be Yahin.
Eta zeu... Oraindik luzarorako dogu au "futbolari", daukazan urteak ez ditu emoten-da.
Zer esaten dautzazu oraingo "fubolari" barriari?
-Ondo zaindu daitezela ta jaramon egin euren zaintzailleari.
Eskerrik asko Carmelo, naiko dogu gaurko. Emendik aurrera be oraiñarte lez gazte jarraitu daizula ta aurrera...
Irakurle, zuri barriz emengo errakuntzak parkatzeko eskatzen dautzu dazleak.
11
GaiezKirolaFutbolaTaldeakBesteak
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazCARMELO1