argia.eus
INPRIMATU
UDARAREN BEROPEAN
Joxemari Ostolaza 2001eko uztailaren 22a
Ur ezak landareak zimeldu erdoitu eta erre egiten dituen bezala, ni uda parteko politikak nauka jota. Oporrak hartzen entrenamendu aski ez dugunon kofradiako kide, gaztetan ia batere ez eta heltzean ttanttaka, besteenak ditut jelosgune. Eta hauenen artean, politikoenenak dira gehien eiatzen nautenak. Pique. Garai bateko gazte komunista, Ercros enpresa saltzaileetako bat, ez omen dute errudun jotzen Espainiako fiskalek tratu merkantil horretan desagertutako hogei mila milioi pezeta direla eta. Lekuko lez galdekatuko omen dute, tratua itxi zen unean bertan bulegoa garbitzen ari izan balitz bezala. Aurtengoak ere, opor bikainak honenak. Chirac prestuak ere arazoak ditu. Familiari emana, alaba itaundu behar omen dute gu guztion sosak beren oporretako bidaietan xahutu izanagatik edo. Aurtengoak burutu ondoan aurreko urtetakoen berri emanen omen du argiki eta garbiki mintzatuta. Dagoeneko Piqueren antzera sakeletatik harrapatuta dauzka finki galdetzaileak, hauetako inork alaba estutu ez dezan, fundamentuzko aita bati tokatzen zaion bezala. Edozeren aurretik, familia. Biologikoa eta bestea l