argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
TXANPONA
Daniel Udalaitz 2001eko uztailaren 15
Joan den astean Bruselak Babcock Borsig enpresa alemanari Babcock Wilcox erosteko baimena eman zion. Hori Ezkerraldeko ekipo-ondasuneko enpresaren pribatizaziorako lehen pausoa zen. Bigarrena, Espainiako Ministro Kontseiluaren aldetik pribatizazio hori lortzeko beharrezkoa den baimena, agian joan den ostiralean eman zen. Hala, BWren eta bertako langileen etorkizun ezezaguna argituko litzateke. Orain ordea, hirugarren pausoa dator, oso garrantzitsua: 500dik gora langileren erretiro baldintzak eta BWk dituen eta BB enpresan integratuko diren 650 langileen lan baldintzak negoziatzea. CCOO, UGT eta ELA sindikatuek duten erantzukizun handia gogoratu behar da. Madrilen zenbait bilera egin dituzte jada eta 1.100dik gora langileren etorkizuna baldintzatuko duten proposamenak eztabaidatu eta jarri dituzte mahai gainean. Iristen ari diren berriak ez dira batere onak: enpresa berriak lanaldia handitzea eta 600.000 pezeta bitarteko soldatak murriztea nahiko luke. Sindikatuek ez lukete aurrerapausorik eman behar langileen batzarraren onarpenik gabe. Eta askotan ez da batzarra kontuan hartzen