Nabarmenki. Bartzelonara ere iritsi dira, inoiz alde eginak baziren. Manifa baketsuen aldekoek beren haragitan jasan dute txakurren mozorroa. Opor jantziz. Manifestarien lider gogorrenak, antiglobalizazioaren borrokalari beroenak poliziak izaki, ezker eskuin txikizioak egiten eta ostiak banatzen jardun zutenak Estatuaren zerbitzura daudenak genituen. Irudiak lekuko. Hauei zor, orain frogatu da lehendik bagenekiena. Gure artean dabiltzala mozorrotuta guretarrak bailiran. Eta probokatzen ari zaizkigula eurek egindakotik jan dezagun menua biziki garesti ordainaraziz. Irungo alarderako ere bazuten horrelako asmorik, eta hasiak genituen beren saiakera burutzen baina garaiz ikusi zietenez belarria ez zuten jarraitu. Eta beharrik ere ez, Gasteiz aski izan baitzen emakumeak lehengo mendeko bere ohiko lekuan uzteko, kantinera ponpoxetan alegia. Eta Estatuko zerbitzariek ez zuten mozorroaren beharrik izan, uniforme ofizialez desfilatu batzuk, besteak, ofizialak, zaintzen zituzten bitartean. Hemen ere irudiak lekuko. Eskandalurik gabeko gisako manifa, bakea gerturatzen ari zaigunaren seinale. Viva la Pepa