argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2021eko uztailaren 19a
- Aingeru Mayor Martinez, informatikaria: «Bushek Aznarri bere zelatatze sistema erabiliaz ‘ETAren komunikazioak atzematen’ lagunduko diola agindu dio. Hau da, bere antenak euskal herrirantz fokatuko dituztela eta euskal herritarron komukazioetan arreta berezia jarriko dutela . Euskal herritar guztion komunikazioetan. (...) Inor ez dago Echelon sarearen begietatik kanpo. Hau bai da Orwellek idatzi zuen Anaia Handiaren profezia, eta ez telebistako zabor-saio hori».
- Nicolas Redondo Terreros, PSE-EEko idazkari nagusia: «Akats larria da autodeterminazioa eta bakearen helburua nahastea eta ETAri zelanbaiteko jantzia ematen ari gara».
- Jaime Mayor Oreja, PPko buruzagia: «Eusko Jaurlaritzak autodeterminazioa helburu nagusitzat hartzea astakeria bikoitza da, honek milioika espainiarren beldurra eta kezka handitu eta areagotzen du».
- Javier Madrazo, Ezker Batuko koordinatzailea: «Harrigarria da 40.000 milioi pezetagatik EAJ eta EArekin gobernu akordiorik egon ez izana»-