argia.eus
INPRIMATU
ZORIGAITZ GARBIA
Joxemari Ostolaza 2001eko uztailaren 01
Suerte txarra alegia. Bi gazteen arteko samurra izan omen da Baionako AEKri su eman diona. Batek, AEKko Baiona ttipiko egoitzaren sotoan zegoen bestearen motoa erre eta ondorioz etxe osoa suak hartu omen zuen. Eta kiskali, kanpotik nahiz barnetik. Ez omen da deus onik gelditu. Etxea, auzoa bezalaxe zaharra izaki eta zurezkoa, suak ikaragarri maite duen egur lehorrez hornitua. Istripu bat. Garbi-garbia. Hala aurkeztu dute gure komunikabideek, besteek paso egiten zuten bitartean. Eta sinesgarria eta ulertzekoa da, hainbeste istripuren artean urrunekoen kronika egitea ez baita batere interesantea. AEKri eta bertan bizi zirenei tokatu zaiela oraingo honetan? Makina baserrik hartu izan du su inoren haserrerik tarteko ez zela. Ia ia berez, gizakiak behin adin bat artrosiak jotzen dituen eran. Eta horien berri ez izateak ez du jeneralean mesfidantzarik sortu izan gizartean. Inguru hurbilekoek harrijasotzaileak, aizkolariak, bertsolariak, trikitilariak, erroskilak, taloak eta xingarrak martxan jarri zozketaren baten laguntzaz eta aurrera. Natural-natural. Aurki herri taldeen beharra izanen dugu istripuen ondorioak berdintzeko