Joan den astean Madrilen Espainiako Estatuko lau burtsen ( Madrilekoa, Bartzelonakoa, Valentziakoa eta Bilbokoa) arteko bateratze hitzarmena sinatu zen. Lau burtsen artean "holding" edo talde bat osatu nahi dute. Operazio ekonomikoa da soilik ala horren atzean asmo politikoak daude? Egia da globalizazio ekonomikoa gailentzen ari den munduan, informazio teknologia berrien bitartez globalizazioaren eragina gehien jasaten duena burtsa dela. Hala ere, badira beste asmo politiko batzuk, Lakuak edo talde abertzale desberdinek iradoki duten bezala. Lau burtsen arteko bat-egite operazioaren ondoren, Bilboko burtsa historikoaren balizko desagerpena beldur hutsa baino gehiago dela dirudi. Politika zentralista horren ondorioak ekonomikoak ez ezik politikoak ere badira eta berezko instituzioak eskatzen dituen Euskal Herria bezalako herrialde baten irudia ematen dute. Globalizazio ekonomikoaren aitzaki berarekin, BBVA eta Iberdrola bezalako enpresa handien egoitza sozialak eraman litezke Madril edo Parisera. Iberdrolako presidenteak ohartarazi zuen jada azken batzar nagusian