argia.eus
INPRIMATU
LAN BALDINTZAK
Daniel Udalaitz 2001eko ekainaren 24a
Europako hamar langiletik batek aldi baterako lan kontratua dauka eta %18k lanaldi partzialeko kontratuarekin egiten du lan. Elkarrizketatutako langileen %82k bere lana ezusteko arazoak konpontzean
datzala dio. %56k lan konplexuak egiten ditu, %71k gauza berriak ikasten ditu eta %40k bere lan denbora eginkizun monotonoak egiten ematen du. Inkestatuen %56k abiadura handian lan egiten du, %60k oso epe motz eta zorrotzetan egiten du eta %21k bere lana egiteko ez du nahiko denbora. Datu horiek ageri dira Dublineko Fundazio Europarrak bizitza eta lan baldintzak hobetzeko Europan eginiko inkestan. Gauzak hala, ez da harritzekoa lan istripuak aldi baterako kontratuak eta esperientziarik gabeko pertsonen lan erritmoa handitzen diren neurrian hazten joatea. Esperientzia gabeko pertsona horiek, gainera, "ezusteko arazoak" konpondu eta "eginkizun konplexuak" egin behar izaten dituzte. Urteko lehen lauhilekoan jada, Hego Euskal Herrian 50 hildako, 260 istripu larri eta beste 25.088 arin izan dira lan istripuen ondorioz. Ezegonkortasun eta behin-behinekotasunak lan istripuak areagotzen dituzte