argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
JOSPIN
Joxemari Ostolaza 2001eko ekainaren 17a
Lionel. Ilea zuritu aitzin, zintzoa omen genuen. Berrikitan jakin dut Mitterrand bere maisua ez bezala, -honek Crois-de-Feu falangistetan egin baitzuen gaztaroa- komunista genuela. Trotskista zehatzago esanda. Bere maisua ez bezala sozialisten alderdian infiltratuta igaro omen zituen hamabost bat urte, nahiz eta orain artean ukatu. Ez dakit nik zein asmoz arituko ote zen: Frantziako trotskistak, beti ere botere politikoetatik urrun ezagutu izan ditugun LCRkoak sozialisten talaiatik lagundu aldera, ala Mitterrandkumeak trotskistizatzeko xedez... Badirudi urte luze hauetan ez duela hortik deus lortu, batzuen eta besteen bilakaera lekuko. Baina badakidana da bere burua ondasunez ederki hornitu izan duela denboraldi horretan. Ez duela denborarik galdu alegia. Hogeita hamar bat urte daramatza botereen beroen itzalpean epel, Mitterranden heriotzak argira erakarri zuen arte. Eta sozialistak Europan zerbait erakutsi badigute, hauxe izan da: edozer dela egokia derrepentean aberasteko. Alemania, Italia, España, Frantzia... Lapur, xahutze olinpiadak egin izan balira, desagertu dominak bilatzen lan gutxi. Horien egoitzak arakatu besterik ez