argia.eus
INPRIMATU
MUNDAKA, ARRANTZALE ETA SURFLARIEN PARADISUA
2007ko otsailaren 21a
Urdaibaiko paradisuaren atean egonik, Mundakako herria ezin da patuaren kexu izan, amets egin daitekeen lekurik ederrenetako batean baitago. Ozeano zabalak eta Urdaibaiko itsasadarrak bat egiten duten tokian kokatua, bere aurrean Izaro uharte bakartia duela, herri osoak izugarrizko begiratokia osatzen du. Horrez gain, Mundakak arrantzale herri txikien xarma gordetzen jakin izan du, udan igerileku probisionala bihurtzen den portu txikiarekin eta labirinto modukoa eratzen duten kaletxo irregularrekin. Gainera, azken hamarkadatan bere izena atzerrian zehar zabaldu bada surfa praktikatzeko Europako lekurik egokienetakoa delako da. Izan ere, hemen inguruan hain ospetsua den "Mundakako Olatua" sortzen da, mundu osoko surflariek hain gustuko dutena. Olatu hau Mundakako barran jaio eta Laidako hondartzan hiltzen da, tartean Europako ezker olaturik onena dena sortuz.