argia.eus
INPRIMATU
BARDEAK BIZIKLETAN
2001eko ekainaren 10
Basamortu edo ilargi paisaia, Bardeetako atsekabeak Euskal Herrian inguru exotiko eta magikoa osatzen du, ez duzuelako beste inon "Far West" itxurako paisaia hain basatiki gogoraraziko dizuen parajerik aurkituko. Eta duela mende batzuk hau guztia basoa zen.
Guk Bardea Zuria (higatuena eta ikusgarriena) bisitatzea aholkatzen dizuegu, erdian jarraitzen duen base militarra inguratzen duen bideari jarraikiz, eta baita bizikletaz egitea ere, horrek bertako mirari guztietara hurbiltzeko aukera emango dizuelako. Izan ere, Santxikorrota bidelapur mitikoaren "erresumatxoa" txoko izugarri franko erakusteko irrikitan dugu: Arizonako basamortua ematen duen Prallon aldea, Piskerrako goi lautada itxurako gainak, euren artean haizeak eta higadurak moldatutako marradun mendixkatxo eta bailaratxo labirintikoak, noizbehinka zerurantz zuzentzen ikusten ditugun "lurrezko gazteluak"... Paraje irreal hau naturaren indarrek zer nolako "monumentuak" eraiki ditzaketen konturatzeko leku aproposa da.