Bujansa, 1971-V-23Joseph, zaharrena, 29 urtez il zen. Bigarren Mundu-Gerratean. John-ek il onetan 54 urte beteko zituen. Dallas-en il zuten. Estadu Batuetako Leendakaria zelarik. 46 urtetakoa. Robert, irugarrena, 43 urtetakoa, tiroz ila, au ere Californian. Gauak, ekaitzak uholdeak, zurrunbilloak, ala-beharrak eraman zituen, illunaldiaren ordu beltzean. Irurak joan ziren bere gurasoen aurretik. (...) Kennedytarren ain zoritxar aundia ezin txikikeritik ikusi. Orri buruz bengantza-griñaz jarduterik ez. Beren amai tristeak goitasunera garamatzi, bihotzeko zabaltasunera. Errukia, itxaropena ta argia dira bakarrik mintzatoki egokiak. Aie ondoan alako egunsenti dirdaia nabaitzen zen. Libertade usaia. Joko garbi aidea. Giza-giro berria. Irudiz, itzez, eginez, estilo ta mami, mai ta estilo arrigarriaren jabe ziren. Maite zuten beren nazioa, ta maite mundua. Augatik mundua ta nazioa bestelakotu nahi zituzten. (...) Etorkizun maltzurrak, ordea, lore baiño arantza zorrotz gehiago zedukan berentzat gorderik. Gizon, emakume, aberri bakoitza bi bait dira. Erri bakoitzak bi erri desberdin ditu barrenean. Eta bietako batek jelatzen dizu bihotza. John eta Robert iltzeak bihotza jelatu zien gazteriari ta munduari. Lanik sortuko du jela ori urtzeak. (...) Lau ziren. Bakar bat geratzen da.
Eutsiko dio ikurriñari. Nere kopa altxatzen dut Edward Kennedy-ren osasunerako.