argia.eus
INPRIMATU
DISKOA
2007ko otsailaren 21a
GORRIA
Akelarre
SEA SOAR ETA ABAR
11 kanta
2.350 pezeta
94 libera


AKELARRE TALDEAREN HAMABOSGARREN DISKOA

Hogeita zortzi urte daramatza martxan Akelarrek, plazarik plaza, jendea alaitzen. Eta hogeita bat urte bete dira, jada, bere lehen diskoa kaleratu zuenetik. Epe luze horretan, jakina, aldaketak ezagutu ditu talde bezala. Halere, bizirik iraun du Akelarrek, eta hor dirau aurrera egiten gaur egun ere, Juanpa Agirreren ahotsak, Xanet Arozenaren gitarrak eta ahotsak, Xabi Zubeldiaren akordeoiak, teklatuak eta ahotsak, I. J. Markos Juaristiren baxu elektrikoak zein ahotsak, eta Pako Diazen bateriak osatzen duten talde hau, bere hamabosgarren diskoa eskainiz, "Gorria" deritzan hauxe, hain zuzen ere. Hamaika kantarekin datoz: "Kalera", "Hitzak", "Danzin", "Lumaia", "Na-ska", Laxok", "Hemen gaude", "Eba", "Karibe", "Amalurra" eta "Mendian gora".