argia.eus
INPRIMATU
Felix Aranzabal Angiozar'ko Itxua
1966ko abuztuaren 14a
Angiozarko Felix Aranzabal soinujoleari elkarrizketa.

Felix Aranzabal Angiozar'ko Itxua
Soñua, akordeoia alegia, Viena'n asmatu ei eben orain siglo ta er di dala. Euskalerrixa'n noizbait sartu zan ta bai sustrai sakonak bota be! Gure erri koxkorretan soñurik ez ba dago ez dago iñola be jai eitxerik.
Gizon elduendako eguerdito bazkaia ta bersolaiak izaten dira jaiaren biotza, gazte jendearentzako, ostera, illuntzian asiko dan muslkia: Triki-trixa, Yenka, Ariñ-ariñ, ta "Me lo dijo Perez" dana nahastuta, etxafleruak ta.. ondorenguak.
Garrantzi aundia dau, beraz, soñu,jotzalleak olako jaiaditan, bere eskutan bait-dago erromeiaren exitua. Oneri bonbo ta platillo ipiñi ezkero, a ez da soñujotzalle soilla, ari "orkestinia" esaten dotzagu.
Erria soñu kontuan oso exijentia da ta bere aukerak zorrotz egiten ditxu, ezin leikixola katua erbixaren truke sartu. Onela soñujotzalle batzuk mitolojikuak biurtzen ditxu, ta a entzutia baño gauza obeagorik ez ei dago munduan.
Nik onetako bat presentatu nai notzueke... Balitxeke gutxik iakitea zein dan Felix Aranzabal. Nork ez dau entzun, ordia, Angiozar'ko itxua? Urte luzetako izen sonatua dauka berak. Beronekin artuemana eukitzeko era izan dogunoi sekula etxaku ahaztuko bere umore ona ta edozeiñi gustua emoteko daukan gogo xaloa. Gizon fiña ta danon adixkide. Oso buru argikua... batebe zalantzarik gabe esango dotzu zelako urte ta orduan izan zan olako edo alako gertaera.
–Esaiguzu, mesedez, noiz eta zelan asi ziñan soñua ikasten...
–Lenengo etxian, Angiozar'en bertan, zazpi urte, zortzi, neukazela. Profesorerik gabe. Orduan etzan profesorerik, bai zera! Beste anai bixak, zaharrenak, asi zi ren ikasten, ta arei entzunda... Musika geruago ikasi neban, itxutu nintzanean, Bilbon. Amabi urtekin joan nintzan Bilbo'ra ta bertan leitzen, eskribitzen ta soñua joten ikasi neban, baita piano ta biguliña be...
–Zer pentsatzen jatzu, gaurko egunez erreztasun geixago dago musika ikasteko?
–Bai...! Gero ta erreztasun gaixago. Alare musika ikasteko astirik larregi ez dago, batzuk eskolara joan biar, bestiak profesionalera edo batxillerra eitxera... Gaurko egunian ez dago denborik orfeoi baten ensaiatzeko, esate baterako, presaka bizi garaz...
–Noiz asi ziñan profesional moduan joten ta ze konkursuak irabazi dozuz?
-Ogei ta emeretzigarren urtian. Lelengo konkursua Errenderi'n, Magdalenatan, 1945'garrenian. Urte artan bertan Ondarrabi'n be aurrena, ta Durango'n berdin. Beste okasiñotan be Durango'n (1946) ta Portugalete'n (1948) 1elengo.
–Zelako diferentzia ikusten dozu zuk oingo ta lengo erromeien artean?
–Bizimodua aldatu egin da. Orain jaialdia igarotzeko Jendeak erri aundietara joatea naiago dau. Lehen ez egoen orain bezela kanpora juateko ametsik. Orduan ez egoen autobusian Donostia'ra exkursiño eitxerik edo Bilbo'ra partidu bat ikustera juaterik... Orduan auzuetako jaietarako gogua bai ­Orregatik orduan erromeiak aundiaguak izaten ziren. Bestela... ogei ta lau urteko berakuak kanpora juatia pentsau be ez, bai zera ­Bergara'ra juateko egun jakiñekuak: Pazku erdikoz ta karnabal martisenez, akabo ­Elgeta, Mondragoe, Elorrixo'ra juateko egun jakiñekuak; Abadiño'ra S. Blas eta hitxo ­Bilbo ta Donostia ez existitzia moduan; soldau juan biar zana...
Nik ez dot esaten oingo anbientia oin 12 urtekoa baño txarragua danik. Orain jendeak euskal-kanta geixago daki... "Ixil ixilk dago" ta orrek orainguak dira. Lehen jendiak kanturik ez ekian. Ontan Arrate'ko radioak lan asko egin dau. Lastima izan da...
–Erromerietan errekuerdorik onena?
–Oñati izango ote da, ba? (Barre egiten dau) andria antxe billau neban-da..,
–Ta bukatzeko, azken galdera. Zer pentsatzen jatzuz "Ye ye" ta olako aide orrek?
–"Musika pasajera" dirala, bañan alegrea, orixe bai, argia da izan. Anbienteko musikia...
–Agur, Felix, eskerrik asko eta urrena arte nai dozonerako gertu.
J. A. LETAMENDIA
1

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariARANZABAL1
PertsonaiazARANZABAL2
EgileezLETAMENDIA1Kultura