argia.eus
INPRIMATU
HAZKUNDE IKUSGARRIA
2001eko maiatzaren 13a
Hego Euskal Herriko esportazioak era ikusgarrian hazi dira azken urteotan. Adibide bat jartzearren, EAEn nahiz Nafarroan ia bikoiztu egin da azken sei urteetan, 1995eko 1,5 bilioi pezetatik 2.000ko 2,7 bilioira igaroz. Euskal esportazioek 1995ean lortutako 1,5 bilioi pezetako kopurutik 1,03 bilioi pezeta EAEri zegozkion eta gainerako 473.487 milioi pezetak Nafarroari. Hurrengo urtean esportazio horiek 1,68 bilioi pezetakoak izan ziren, hortik EAEri zegokion zatia 1,17 bilioi pezetakoa izanik, eta Nafarroari 503.307 milioi pezetakoa. 1997. urtean, guztira 2,09 bilioi pezeta izan ziren, 1,53 bilioi EAEri zegozkionak eta 566.179 milioi pezeta Nafarroari. 1998. urtean 2,27 bilioi pezetako esportazioetatik 1,61 bilioi EAEkoak izan ziren eta 660.088 milioi pezeta Nafarroakoak. 1999ko 2,29 bilioi pezetako esportazioen 1,62 bilioi zegozkion EAEri eta 671.682 milioi pezeta Nafarroari.