Sindikatu abertzaleek eta gainontzeko sindikatuek apirilaren 27rako, ordu bateko lanuztea iragarri dute Hego Euskal Herrian langileen lan osasuna defendatzeko eta laneko ezbehar eta gaixotasun profesionalak salatzeko. Horrez gain, mutuak ere salatzen dituzte, langileen osasuna beraien interes ekonomikoen menpe jartzen baitute. Hitzarmen baten edo besteren aldeko lan etenaldietara edo atentatuak salatzeko lanuzteetara ohituta geunden. Langileen heriotzak (154 iaz) eta gaixotasun profesional larriak, egoera jakinetan izan ezik, ez dira orain arte lanuzte orokorrak egiteko arrazoi izan. Horregatik, ordu bateko geldialdia izanik ere, ongi etorria izan dadila. Ea lanuzte hau kontzientziazio prozesu baten hasiera den. Prebentzio handiago baten oinarriak jarriko dituen eta parte hartzen duten alderdi guztien (enpresa, langileak, sindikatuak, fiskaltza, epaileak) erantzukizun handiago bat lortzen lagunduko duen prozesua, alegia. Nahiz eta gaixotasun profesionalak eta lan munduko heriotzak guztiz desagerraraztea ez den lortuko, ahalik eta gehien gutxitzea lortzearren behintzat