2.000. urteko Hego Euskal Herriko ekonomia eta lan egoerari buruzko bi txosten plazaratu dituzte ELAk eta LABek. ELAren arabera, euskal enpresen mozkinak langileen gastuak baino sei aldiz gehiago hazi ziren, baina soldatak ez ziren neurri berean igo. Aberastasunaren banaketa okerrera doa eta lanpostuen ezegonkortasuna gero eta handiagoa da. Familia txiroen kopurua ere gora doa, 38.000 dira, hau da %5,5; 1996an
%4,6 ziren. LABen txostenaren arabera, 2.000. urtean gizon eta emakumeen arteko soldata desberdintasunak areagotu dira; hala, emakumeek gizonezkoek baino %33 gutxiago kobratzen dute Hegoaldean. Sindikatu abertzale honen ustez, etengabeko lan erreformek bultzaturiko ezegonkortasunak baldintzatzen ditu desberdintasun horiek eta bereziki emakumeengan dute eragina, aldi baterako lan kontratuen hartzaileak direlako. Datu horiek aurrean izanik, euskal ekonomia ongi al doa?
Batzuentzat ongi doa, betikoentzat, enpresaburu eta bankarientzat. Ez doa ongi langileentzat, gazteentzat, emakumeentzat eta benetan txiroak diren 38.000 familia horientzatl