Zornotzako biztanleek ez dute ahaztuko zenbaterainoko indarra izan duen herritarren bat-egiteak Boroako zentral termikoaren aurka egiteko garaian. Euskal Herriari dagokionez Lemoizko eredua dugu. Garai hartan Iberduerok Lemoizko zentral nuklearra abian jarri nahi zuen, ia euskal alderdi guztien onarpenarekin, EAJ barne, eta milioi kopuru izugarriko inbertsioarekin. Bere I eta II multzoak jardunean jartzeko prest zeuzkan, eta, hala ere, gerarazia izan zen herriaren hainbat borroka mota ezberdinen eraginez, besteak beste manifestazio erraldoien eraginez. Bertako instalazioak, barrutik husturik dauden arren, Basordas Senaian jarraitzen dute, zentzugabekeriaren eta agintekeriaren eredu eta herri borrokaren garaipenaren adierazgarri bihurturik. Denboran hurbilago, Zornotzakoaren antzera, Katalunian, Tarragonako Morá la Novan jarri nahi izan duten beste proiektua daukagu. Ebroren inguruko eskualde horretan izan diren mobilizazioen eraginez, Kataluniako Generalitatek ziklo konbinatuko proiektua geraraztea eta hiru hilabetez atzeratzea erabaki du proiektua hobeto aztertzeko.