Ia urte osoan bustia ez bada urasetua dagoen tupa gaineko buztin gorrizko saila intxaurrondoak landatzeko egokia dela entzun behar izan dut. Holakoak entzuten ditu
danero bezala belarriak "plin" tentetu zitzaizkidan, kasta honetako iritzi batera iristeko zein hausnarketa bizitzen denaren berri jakin nahi izaten baitut.
Errio ertzean, ur ondoan bapo
hazten ari den intxaurrondoa zen
hausnarketaren bazka. Erribera baten bitxikeria aztertu dezagun, ordea. Mendi muturretarako haitzetatik abiatu eta bertaraino urak eta haizeak
higatu eta arrastan garraiatutako lur onenek osatzen dituzte erriberak. Urtetan eta urtetan, milaka urtetan ujal eta uraundi mordoa gora behera erriberetan pilatutako higadura kondar hauek lur beltz harro oparoa osatzen dute. Mausarra, alegia.
Harrotasuna da mausarraren ezaugarririk nabarmenena. Toki lehor batean lur kaskarra izango litzatekeena erriberatan, nahikoa ur duela eta lohi eta
hondakin organiko andana biltzen
duela landareentzako paradisua da.
Intxaurrondoak ura behar du baina buztinetan ito egiten da; ez ordea mausarrean, ura goraxeago-beheraxeago inguruan du baina sustrai jendea
lur harroan ederki bizi da