argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
LA ERREFORMA
Daniel Udalaitz 2001eko martxoaren 18a
Azken astean Espainiako Gobernuak lan merkatuaren inguruko erreforma abian jartzeko baimena eman du, CCOO eta UGT sindikatuen eta patronalaren arteko negoziaketak eten ondoren. Espainiako Gobernuak ezarritako erreforma honek patronalaren proposamen gehienak biltzen ditu, kaleratze merkearen aukerak zabaltzen ditu, aldi baterako kontratuak malgutzen ditu eta emakumeen lana saritzen du. Lanean dagoen behin-behinekotasuna eta eskasiak konpondu gabe dirau, patronalaren interesei mesede eginez. Lan erreforma Espainiako erreforma da. Lan harremanen testuingurua ez du errespetatzen eta berau negoziatu dutenak Espainiako sindikatuak izan dira. Euskal sindikatuak baztertuak izan dira. Espainiako Gobernuak lan erreforma ezarri du, sindikatuek negoziazioetan eta aurretik langileak desmobilizatu dituztelako. Orain borroka galdu dutenean, sindikatuek langileak presioa egiteko eta negoziaketekin jarraitzeko erabili nahi dituzte, horrela beren burua zuritzeko. Egongelakoa eta burokratikoa den sindikalismo eredu bat, Bertikala bezalakoa, estaltzeko langilea erabiltzen dute. Nahikoa da