Etxaniz'tar Nemesio, 1971-II-28 Euskaltzaindiak bere aldi berri bati asiera eman dio. Batzuek, pozgiro aundiegian ikusten ditugulakoan nago. Beste batzuek, kezkati ta etsipenez joak. Irugarren batzuk or sortu dira, alderdi biak batera erakartzeko asmo onez. Lanak izango ditugu, gure egoera larri onetan aurrera egiten. Eta berriketan asi geran ezkero, aurren-aurrenetik egin bear deguna, au da: aurrean dauzkagun lanak neurtu ta gure indarrak neurtu. Izan ere, zenbat illlunpe (...)
Gure aldizkariak ere, idazle sakonez urri, ba-dute norbaiten bearra "orriak betegarriz" jantzi baiño zerbait gehiago egin nai badute. Zeruko argia guziak gutxi izango ditugu, noski, gauden egunean itxurazko lanen bat burutu nai badegu. Euskara indartze-aldetik, zenbat etsai! Zoaz egoardi aldean Instituto aldera; zoaz gure Moja ta Praillen Ikastetxetara... Zer da ura? Ango Marea Beltza ikastetxetatik, guziak erdera utsean itzegiten! Oietako asko ta asko guraso euskaldunen seme-alabak dituzu; baiña an dijoan marmarra entzuten badezu, ba dirudi auzo urruti bateko umeak dituzula ta ez Euskalerriko gazteak. Etxean euskera aul bat egingo dute zenbaitek gurasoekin; baiña bere adiñeko gazteekin, ezta pentsatu ere! (...)
Ta ori horrela dala, utsa gure Ikastola berriak buru batez eta biotz batez lanean asi balira... Baiña geran apur eta uskeri orretan okerrago joateko, oraingoaz ar-joa agiri du andereiñoen lanbide orrek ere. (...).