argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
ESKUMENAK ETA SUBIRANOTASUNA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Azken astean euskal ekonomiarekin zerikusia duten zenbait pasarte izan ditugu, eta berriro hiru gauza geratu dira agerian: Euskal Herriak ez duela subiranotasunik, Espainiako Gobernuak barre egiten diela EAEko eskumenei eta Ibarretxe eta bere alderdiak publikoki kexatzea eta helegiteren bat aurkeztea besterik ez dutela egiten. Lakuak eskumenak kentzeko aitzakiaz baliatzea leporatzen dio Madrili. Ikerketa eta Garapen arloko eskumena ez esleitzeko hartutako erabakia "urtean 14.000 milioi kostatzen zaigula", adierazi du Imazek. Euskal Zientzia, Teknologia eta Eraberritze sistemak azken hamar urtetan 140.000 milioi pezeta galdu ditu. EAJk Arrantzaren Estatuko Legea baztertzen du "zentralista delako eta eskumenak kentzen dituelako". Lakuak administrazioarekiko auzi helegite bat aurkeztuko du "Madrilek Hobetuzeko finantziazioa osatzen ez badu". Lakua kexatu egiten da, helegiteren bat aurkezten du... Noiz arte horrela? Ordua da jada subiranotasun estrategia bat, bere ondorio guztiekin, martxan jartzeko talde abertzale guztien partaidetzarekin