argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
SIDERURGIAKO ERRALDOIA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Siderurgiako erraldoia jaio da. Aceralia, Arbed eta Usinor-en arteko bat-egiteak munduko altzairu ekoizlerik handiena sortu du. Ez ahaztu erraldoiak euskal "geneak" eta gure diruaren zati bat dituela. Komeni da jakitea munduko erraldoiak nola eratzen diren eta ondorioz, munduko kapitalismoak nola jokatzen duen. Aceralia Bizkaiko Labe Garaiak itxitako euskal enpresa siderurgikoaren eta Ensidesaren oinordekoa da. Aceraliak erraldoi horretan parte hartu du, Euskal Herrian eta Asturiasen milaka lanpostu suntsitzearen eta bere burua saneatzeko jaso zuen diru publikoaren lepotik. Eta kapitalismoaren zerbitzura dagoen gobernu orok lez, PPren gobernuak, behin lanpostu ugari suntsituta eta gure diruarekin siderurgia garbituta, pribatizatu egin zuen eta Luxenburgoko Arbed enpresari oso prezio baxuan saldu zion. Bertako arduradunek egun Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan dauden instalazioak mantenduko dituztela diote. Ikusiko dugu. Denda den, lan zikina (AHVko instalazioak itxi, lanpostuak suntsitu eta beren onurarako altxor publikoa lapurtu) aldez aurretik egin zen.