"Gogoratzen dut Ludlum eta Asimov bezalako idazleen zientzia fikziozko liburuak irakurtzen nituenekoa. Txundigarria da etorkizuneko teknologiari buruz imaginatutako hori guztia egun egi bihurtzen ari dela ikustea".(http://www.carolinephillips.com/sudouest_article.htm)
"Inoiz ez dut hemen bezain giro onean kantatu. Gainera hemengo kalitatea oso ona da. Parisen ez da Euskal Herriak duen musika mailarik".(Euskaldunon Egunkaria, 1996-09-15)
"Bush eta Gore, biak eskuindarrak dira, ñabardura batekin halere, Bush eskuin muturrekoa baita. Haren garaipenaren berri izan nuelarik, Donostiako autobidean nengoen eta gelditu behar izan nuen negar egiteko".(Aizu!, 20001eko urtarrila)
"Ekonomia eta Teknologia berrien arloan, hogeiren bat aldizkari eta kazeta frantses, amerikar eta ingelesen harpidetza daukat".(http://www.carolinephillips.com)
"Ni ez naiz nazionalitate batekoa edo bestekoa sentitzen. Sorterrian kaliforniarra sentitzen nintzen, ez amerikarra; frantsesa, aldiz, ez naiz. Parisen paristarra sentitzen nintzen, eta hemen, euskalduna".(Aizu!, 20001eko urtarrila)
"Teknologia arazo eta traba dela pentsatzeari utzi behar diogu. Bizitza errazten digun tresna gisa ikusi behar dugu".(http://www.carolinephillips.com/sudouest_article.htm)