argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
GIZA GENOMA
Daniel Udalaitz 2001eko otsailaren 25
Pasa den asteko berririk garrantzitsuena giza genomaren maparen aurkezpena izan zen. Ondorio ekonomiko eta sozialak dituen genoma. Giza genomaren ezagutzak onura ugari ekarriko ditu, aplikazio biomediko eta bioteknologiko itxura harturik. Baina berau abian jartzeak dakartzan kostu ekonomikoek haren garapenean parte hartzen ez dutenei murrizketa ugari ekar diezazkiekete. Etorkizuneko medikuntza askoz ere hobea eta eraginkorragoa izango da, baina baita oso garestia ere, eta agian azkenean gutxi batzuei egingo die mesede. Hori oharrarazi dute zientzialari batzuek. Eta ez zaie arrazoirik falta, munduko %80a aurrerapen horietatik at geratuko baita. Kanpoan geratuko dira garapen bidean dauden herrialde txiroak, non malaria edo hiesa bezalako gaitzak jota milaka milioi pertsona hiltzen diren. Ez "lehen mundua" beraietaz arduratzen ez delako soilik, giza genomaren erabilerak aurrera ateratzeko azpiegitura eta osasun ekipamendu garrantzitsuak behar direlako baizik. Dudarik gabe, giza genomatik etekina aterako dutenak botika industria handiak izango dira. Beti bezala.