argia.eus
INPRIMATU
LANDAREAK
NEKAZARI EKOLOGIKOAREN ALDE
  • Landareak bereiziak, klonatuak, txertatuak, hormonaz kastigatuak eta abar luze eta ikaragarri bat pairatzen dute gure aspilera iristerako. Gero horrelako porru haziak...
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21
San Blas inguru honetan negua bere oneratu duena Kandelariren ataka izana, itsasoa oporrekin lotzen duten euskaldunen lurraldeko landareren batetaz aritzeko aitzakia ederra. Gaurko hau bota gabe, ordea, bakar bakarrik patrika beroa ametitzen duen ortodoxiari lotutako patologiaren beldurra azaldu nahi izan dudan azken artikulotxoetako gara ez dut zapuztu nahi.
Nekazaritza ekologikoaren aldeko trabesa da. Munduan hain txorrotx hezitzen dugun gosete endemikoa asetzeko aukera bakartzat ustiakuntza paranoikoa aldarrikatu izan da. Izana izango balitz soilik, gaitzerdi... baina egun ere nagusi da. Animaliak... beno, beno, bakoitza berera! Landareak bereiziak, klonatuak, hibridatuak, txertatuak, inausiak, hormonaz kargatu eta kastigatuak, petrolioa eta botikagintza multinazionalen hondakinetatik sortutako errejiloiaz puztuak, paper poltsatan sartuta ernalduak, gobernatuak, botikekin babestuak, aregizari, spray eta abarrez kosmetikatuz apainduak eta abar izugarri luze eta ikaragari humanoa pairatzen dute gure aspilera iristerako. Gero horrelako porru-haziak...
Negutegiak inoiz ez erabat itxi, haizeetatik babesteko sareak kendu, naturaren geografia osoan garatua dagoen konpetentziaren oreka sustatu... hau da, jateko gauzekin patrikakoekin bezala ezin jolas daitekeela ikasi dute nekazari ekologikoek. Jakietaz ari naizela, sanblas opila, ederra! Hurrengo astean hauen anixaren zaporeaz... Igual hori ere...