argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
CESID ZIBILA
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
Laikoek kontrolatu Elizarik bezain sinestezina zait zibilen agindupeko egitura militarra. Erromako Aita Santua emakumezkoa eta Ama Santua bilakatua irudikatzea gaitza bazait, are gaitzago CESIDen aginduko duen Trillorik. Dena den, ez zait batere zaila egiten militarren eragina ikustea egitura zibiletan. Zabaltzen. Estu eta kate motzean lotu nahi dutena. AEK bezalaxe. Zergatik erabili agenteak gauez eta ezkutuan espioitzan, Audientzia Nazionalean Tarzonak baldin badituzte etxeko? Egun argiz sartu eta nahi duten guztia arakatzeko adina indar badagoelarik, ez dute 007en beharrik, juezak aski baitira horretarako. Euskalgintza dute xede eta Zabaltzen bide argitaletxeak estutzeko. Euskal Jaurlaritzaren subentzioen aurrekoak ditugu Elkar eta AEK. Ez ditugu gaurkoak. Milaka euskaltzale eta zientoka militanteei zor gauzatu zirenak dira hain zuzen goitik behera kakaztu nahi dituztenak. Aurki, Ertzaintzak zaintzen duen Lakuan sartuko dira. Egun argiz eta Tarzonen baten aginduz. Errematea zera litzateke, Lakuarena Balzari agintzea alegia. Erne. Barkatu, argi, adi, kontu, kasu. Xirimirian ari bazaizkigu ere, behar dutenean euri-jasaka erasotuko baitigute .