Negua itotzen ari den epeltasun zoroa landare poxpolinenengan sortzen ari den desorekaz jarduna naiz asko ez dela. Hemen azpia den hegoko haizearen ufadak hozteko inolako itxurarik ez duenez, aurtengo udaberri, udaberri astronomiko ez udaberri psikologiko baizik, udaberri ttattal honek ziria desdetxa sartzen saiatuko delakoan nago.
Ipomea harrotxo eta hezurdunen fruitu borobilegiak ematen dituzten errosazeo familiako -izan ere familia behar eta honetan hezurmamitzea ere...-, aranondo, muxikondo, gereziondo eta abar aipatzen nituen abendu aldeko aurreagoko hartan. Eguraldiari trabesa suizidak luzatzen... Nire artean, ttattala beti ttattal!. Baina San Jose lore fidela loretan ikusi nuen urtarrileko lehen astean. Txintxostagarria egungo janedankeri bateko sasoi honetan ere. Eta oilo-ipurdiak gosetearen gerra garaiko poeten aurpegia atera zidan, ia-ia. Eta honek zahartzaroaren uztarriaren gaineko ardi-larruaren ttattalaz jabearazi nau. Eta gaztaroko loraldien planifikazio estrategikoaz. Eta parrandarako aukera eguraldiaren araberakoa izateaz, hiriko lagun nerabeak nola trufatzen ziren. Egungo landare apostuzaleenen loreen moduan, azalean zabaltzen zitzaizkigun sumendi tankerako zuldarrek gure poxpolina txintxostagarri salatzen zuten garai motzatxo hartan. Buff... udaberri atari ederra datorkigu...