argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
SILVIO GONZALEZ
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
Kazetari espainiarra. Telemadrideko zuzendari ohia. Pais Vascori buruz agindu erreportaian Euskal Herriaz topo egin eta ostikoka ez tratatu izanak ostiko bakar batez INEMera behartu duena. Izan ere, Producciones Pptan profesionalki aritzeak holako arriskua dakar eta giza lotsa izpirik duenak ez du lekurik guda iritzi zabaltze industri horretan. Nola otu zitzaion bada Silviori, beharrezko propaganda baino kazetaritzaren etika niminoena aplikatzea bere erreportaian? Barkaezina. Ezinjasana. Zeren Silvioren indisziplina ekintza pasatzen utziz gero, ingurua harrotu eta kapaz dira propagandistak informatzen hasteko. Eta Euskal Herriaren berri emanez, Mayor Orejaren Ajuariaeneatzea zapuzteaz bat Espainiarenak egin lezake. Drama bat. Eta guztia, non zeuden eta kazetari zirela erakutsi nahi izan ziguten txatxu alen batzuengatik. Dagoeneko, askatasun adierazpenaren aldeko gudariek konbokatu dituzte Puerta del Solen Madrilen eta Peine de los Vientosen Donostian Silvioren aldeko manifak, honek kazetari burkideen beroaz bakartasuna gaindi dezan eta Aznarren koadrila demokraten hotzez hormatu dadin