argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
KONTZERTU EKONOMIKOA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
EAEko Kontzertu Ekonomikoa joan den asteko gai nagusietako bat izan da eta hala izaten jarraituko du. Hori guztia PPren Gobernuaren interes politikoei esker, aspalditik ari baita hauteskunde kanpaina egiten. Hauteskunde autonomikoak baino lehen bernegoziatu ala ez eztabadaidatzen ari diren honetan, berriro arazoaren muina agerian jarri da: hemen agintzen, erabakitzen eta inposatzen duena Madrileko Gobernua da. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua Kontzertuaren zein Konbenioaren legediarengatik, Madrileko "patroi"aren menpe daude, nahiz eta maila berekoen arteko harremana dela esan. Ez da horrelakorik. EAEko Kontzertu Ekonomikoaren eta dagokion kupoaren hurrengo bernegoziaketan ikusiko dugu hori. Madrilek Estatu Espainiarrarentzako EAEko kupoa edo diru ekarpena handitu nahi du. Eusko Jaurlaritzako bozeramale Josu Jon Imazek adierazi duenez, herritarrok dagokiguna baino pezeta bat gehiago ere ez dugu ordainduko. Madril berearekin aterako den kezka handia dugu. Beste behin ere. Ez dezagun ahaztu, oraindik ez gara subiranoak.