2000. urtea bukatzen ari gara. Oso ondo joan zaie urtea bankuei, inbertitzaile handiei, enpresa handiei, eta milaka milioietako etekinak pilatu dituzten multinazionalei. Oso ondo joan zaie administrazioko eta enpresetako goi karguei. Oso ondo joan zaie ere politikoei, ez baititu inflazioak kezkatzen, paso egiten dute sekulako soldatak dituztelako, euren langileek inflazioaren muga ez gainditzeko borrokatzen duten bitartean. Abeltzainei, arrantzaleei eta garraiolariei oso gaizki joan zaie urtea eta euren sektoreen etorkizuna zalantzan dago. Gazteei ere gaizki joan zaie, lehen lanpostua lortzeko urteak itxaroten jarraitzen dute. Emakume langileei ere gaizki joan zaie, inolako diskrimaziorik gabe baldintza berdinetan lan egitea oso zaila zaie oraindik. Behartsu eta gizarteko baztertuei, halaber, oso gaizki joan zaie, eta gainera lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko soldata soziala ukatzen zaie, Bilboko Hareatzan egin duten kanpaldian salatu duten bezala. Azken finean, urte bat gehiagoz aberatsak aberatsagoak egin dira eta pobreak pobreagoak .