argia.eus
INPRIMATU
Euskal Irratiak
UHIN GAIZTOAK PARISETIK
  • sinatu baina Frantziako Estatuak bere zatia ordaintzeari uko egin ostean.
2007ko otsailaren 21a
Aurtengo udaberrian Frantziako Estatuak, Erregio Kontseiluak eta Pirinio Atlantiarreko Departamenduak Ipar Euskal Herrirako hitzarmen berezia abian jartzea adostu zuten lehenbizikoz. Bertan, besteak beste, euskararentzat hizkuntza politikaren beharra aurreikusten zen, eta honen barruan bertako euskal irratien (Lapurdiko Gure Irratia, Nafarroa Behereko Irulegiko Irratia eta Zuberoako Xiberoko Botza) finantziaziorako aurrerapausoa ematen zen.
Azaroaren amaieran Departamenduak txostenaren finantza aldea onetsi zuen, abenduaren 18an Akitaniak egin zuen bezalaxe, baina arazoa Parisetik etorri da, Frantziako Estatuak ez baitu finantzaketaren bere zatia betetzeko asmorik. Horrela adierazi zuen Jean Jaques Lasserrek erregio eta departamenduko kontseilariak.
Honen aurrean Euskal Irratien erantzuna berehalakoa izan da, batetik euskal hautetsiei erabaki hori ez onartzeko eskatuz eta bestetik erabakia bertan behera uzteko presioari ekinez, irrati hauek -egindako lanaren ostean- ez daudelako diru gutxiago onartzeko prest. Artikulu hau bukatu aurreko informazioaren arabera Euskal Irratiak-ek hilaren 14an programazio berezia aireratu zuen. Euskal Herriko Hitzarmen Bereziari buruz aritu ziren eta gainerakoan musika jarri zuten.
Kontutan hartu behar da 960.000 liberetaz hitz egiten ari garela, hots, 24 milioi pezeta. Instituzioak kopuru bera ordaintzeko asmoa agertu zuten eta hiru irratien artean berdintsu banatzeko asmoa zuten.