VIII. mendearen hasieran Teodosio Goñikoa jaunak, gudan Witiza-ren alde borrokatu ostean, etxera zetorrela ermitau batekin egin zuen topo. Honek bere emaztea desleiala zitzaiola kontatu zion. Etxerako bidea korrika egin zuen eta ezkontza ohean bi gorputz aurkitu zituen. Suminduta, ezertarako itxoin gabe bere ezpata atera eta pertsona horiek hil zituen. Irtetean emaztea aurkitu, eta honek Teodosioren gurasoak gonbidatu zituela eta lotan zeudela kontatu zion.
Hau ikusita, Teodosio barkamen eske Erromara joan zen erromes. Aita Santuak penitentzia gisa hurrengo zigorra jarri zion: gurutze batekin eta kate batzuekin ibiltzea, kateak askatu arte. Aralarren Teodosiok dragoi bat ikusi zuen, San Migeli erregu egin zion eta honek herensugea hiltzeaz gain kateak askatu zituen. Santutegian, dragoia agertu zen kobazuloaren alboan aipatutako kateak ikus omen daitezke.