Jaio: Orion, 1948an.
- Idazle eta gidoilaria.
- Magisteritza eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian.
- "Egin", "El Mundo", "Diario Vasco" eta "Euskaldunon Egunkaria"n hainbat artikulu kaleratu dtu.
- Euskal Idazleen Elkartearen sortzaile eta lehendakari izan zen, 1982tik 1985era.
Gidoigintza: ETBko "Iparra" programan aritua, gaur Goenkale telesaileko gidoien begiralea da.
Zinema: "Hamaseigarrenean aidanez" nobela pantailara eraman zuen 1985ean, berak zuzendutako filman. 1986an "Kareletik" filmea estreinatu zen, zinemarako espreski idatzi zuen istorioa.
Literatura: nobela, ipuin bilduma, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Askoren artean: "Hunik arrats batean" (1970); "Ajea du Urturik" (1971); "Goiko kale" (1973); "Aise eman zenidan eskua" (1979); "Negua" (1980); "Tristeak kontsolatzeko makina" (1981); "Hamaseigarrenean, aidanez" (1983); "Tobacco days" (1987); "Carla" (1989); "Horrela bizi bagina beti. Umore antologia" (1991); "Kapitain Frakasa" (1991); "Otto Pette" (1994); "Piztiaren izena" (1995); "Azkenaz beste" (1996); "Letrak kalekantoitik" (1996); "Argizariaren egunak" (1998); "Lehorreko Koadernoa" (1999).
Sariak: Narratiban: Espainiako Kultura Ministeritzak emandako Kalitate saria jaso du "Udaberria"k (1982an), eta kritikarien elkarteak emandako Kritika aria jaso dute "Hamaseigarrenean aidanez" (1983an), eta "Kapitain Frakasa" (1991ean) liburuek. Espainiako Sari nazionalerako hautatuak izan ziren "Otto Pette" (1994) eta "Argizariaren egunak" (1999). Euskadi literatur saria jaso zuen iaz. Eleberrietan: "Ajea du Urturik" nobelak Urrezko Luma jaso zuen (1973). Euskaltzaindiak "Goiko kale" eleberria saritu zuen 1975ean, eta "Hamaseigarrenean aidanez" liburuak Jon Mirande saria jaso zuen (1983). Ipuinetan: Andersen saria jaso zuen (1984) "Lotara joateko ipuinak" lanak. Kazetaritzan: Rikardo Arregi Saria jaso zuen Baloraziozko kazetaritzaren alorrean (1995) "Barraren erdian" lanak.