argia.eus
INPRIMATU
LANDAREAK
GAIMELURRAITZA
  • Barrunbeetarako mundialak omen dira nafarrak jada biltzen hasiak diren olibak. Quer famatuak XVIII. mendean dagoeneko bazeukan horren berri.
Jakoba Errekondo 2000ko azaroaren 26a
Hego-haizea ere hoztutzen ari den urte-sasoian olibondo fenizio zaharrak moildu eta olibak biltzen dituzte nafarrek. Gazteleraz botatzen duten esaera batez olibak azaroaren amaian olio gehien izan ohi duela diote. Oraintxe ikusi ahal izango ditugu ba nekazariak, izoztutako zokorretan estropezu eginez, olioz mukuru dauden drupatxoak biltzen.
Azken urte hauetan oliba-olioak izugarrizko fama bereganatua du. Merezia omen du honen azpiko artikuluan behin baino gehiagotan irakurri izan dudanez. Oliba bera eskasagoa delako ez baina... Barrunbehetarako mundiala izango da. Quer famatuak XVIII. mendean, dagoeneko, urdaila lasaitu eta ahoko zulora begira jartzeaz gain, indartu ere egiten omen duela idatzi zuen. Sobra antzera dagoen ura ere bereganatu egiten du, urdaila barruan itsatsitako likak askatu eta desegin eta beherako bidean jartzearekin batera.
Urte batzuk geroago, 1988an argitaratu zen beste liburu batean olibondoa deitzeko omen den gaimelurraitz izen euskalduna jasoa dago. Zu, irakurle, beti dena nik ezin egingo dut eta... izen honen berririk ba al duzu? Ba al du inork?