argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
MUTUALITATEAK
Daniel Udalaitz 2000ko azaroaren 19a
Nafarroako langile aktiboen %70 eta EAEkoen %30-50 lan istripuen mutualitateen menpe dago gaixotasun arrunt edo lanekoa ez den istripu batengatik alta edo baja hartzeko. Ekainaren 23tik mutualitateek, PPren gobernuaren lege dekretuz, osasuneko ahalmen hori dute eta horrek osasun sistema publikoaren urratzea dakar. ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK eta CGT sindikatuek kanpaina bat abiatu dute Hego Euskal Herrian, langileen osasuna sare publikoaren eskutan egon dadin. CCOO eta UGT estatu mailan lege dekretua atzera botatzea eskatu dute. Mutualitateek langileen lan osasuna kudeatzeak, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren eskumenak inbaditzea esan nahi du. Bi gobernuek ezin dute mutu geratu urratze horren aurrean. PPren gobernuak emandako pauso pribatizatzailea babes sozialeko sistemaren haustura da. Langile asko, mutuen interes ekonomikoak direla-eta, guztiz sendatuta egon gabe lanera joatera behartuak egongo dira, horrek dakartzan arriskuekin. Langileen osasuna ezin da euren etekina bilatzen duten sozietate pribatuen esku utzi.