argia.eus
INPRIMATU
HERRIAREN NORTASUNA
2000ko azaroaren 19a
Mikel Ugalde, 1970-XI-15
Telebisioa erdalduna dugula esan nahi dut. Erderaz mintzo, erderaz pentsa, erderaz ekin. Nahiz Frantsesa, nahiz Espainiarra jarri, gure etxeetan sartua dagon telebisioaren izaera atzerritarra dugu, arrotza, kanpotiarra. (...) Gure herriko zerbait, ohiturak, kirola, paisajea ta abar jartzen dituzten alditan, tripa jaten jartzen naiz. Hori al da gure egoera? Hori al da egia? Indarra eta musika besterik ez dugula uste al dute ala? Egia esan, gure kiroletan, indarra nabarmenago ageri da, kultura baiño. Badirudi zenbait programetan, Euskalerriaren iraupenak asko kezkatzen dituztela. Baiña besterik da, zori txarrez. Herri-kultura erabat baztertua gelditzen da programa hoietan. Gure herriari indar bereziena kendu, hitz batean, Euskalerria irendu. Gaiñontzekoa ikusten da, esan beharrik ez dago: irendutako zezena toreatzen jardutea oso gauza erraxa bai da (...)