Ruiz Polanco epaileari, hiritar espainiarren herrak burua berotu eta nahi ez bezalako amenazoa irten zitzaion ahotik. Harriet Iragi euskal presoari hostia parea eskaini zion galdeketa formala ordez. Alta, ez zuen askitzat jo normalean polizia-etxeetan eskaini gaberik atxilotuei ematen zaizkienak, onenean dozenaka. Eta hiritarren artean ETA gainditzeko betirako presondegia indarrean ematearen aldeko iritzia gorpuzten ari den unean, normaltzat hartu beharko genuke epaileak ere gizakiak diren heinean euren gogoa hiritar xumeengandik hurbilago sentitu nahi izatea. Eta Harriet eta Igor Sevillako karriketan jendeak gordinik jan nahi izana argi geratu bazen, poliziak polizia-etxean txiki-txiki egitea normalena izango zen. Beraz, konprenitzekoa da epaile honen jarrera, Harriet gaztea berak espero baino osoagoa ekarriko baitzioten bulegora. Bi hostia, presoa txiki-txiki egiteko bi hostia aski zirela pentsatu bazuen, zergatik ez berak bere eskuz burutu poliziak bukatu gabe utzitakoa? Gogoa adierazi eta bere horretan utzi zuen asuntoa. Gero damutu plantak egin ditu, ez baitu horrek diploma askodun batengan itxura onik ematen .