Astean adostuko da ziur aski EAEn bazterketa soziala pairatzen dutenentzako edo Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara iristen ez diren pen-tsiodunentzako gizarte soldata. Aldaketak egon ezean, gizarte soldata hilean 53.000 pezetakoa izango da, oraingo LGSren (70.680 pezeta) %75a. Hori izango da kopurua EAJ, PP eta PSEren botoei esker. Beste alderdiek LGSren %100 aldarrikatzen zuten, sindikatu eta taldeek 112.000 sinadurei esker aurrera ateratako ekimenak eskatutakoa. 53.000 pezetako kopurua pobrezian bizi den milaka euskal familiari iruzur egitea da. Euskal ekonomia %4 hazten, enpresa handiak mozkinak pilatzen eta politikoak aberatsen soldatak jasotzen dituzten bitartean, pobreak Jaurlaritzaren limosnarekin pobre eta bazterturik bizitzea nahi da. Baita hileko 30 egunak pobreak gizarte soldata miserable horrekin, jan, jantzi eta bizi-tzea, bost "lan" tripakadetan politikoek gastatzen dutenarekin. Soldata horretan geratzen bada, Herri Ekimen Legegilea deuseztatutako da. Eta berriz mobilizazioei ekin beharko zaie .