argia.eus
INPRIMATU
SOROKO DEMAN ERE TRABES
  • Laster bilduko da aurtengo babarrun uzta. Gorriak, zuriak, beltzak, pintarrak izango ditugu aletu eta gero, bai eltzekarirako eta bai hazitarako. Horretarako ere badago amarrurik.
Jakoba Errekondo 2000ko azaroaren 05
Udazkenero, hego haizea eta mendebalaren arteko borroka sumatu bezain pronto, indaba gosea bolo-bolo zabaltzen da izurrite bat bailitzan. Eurite arteko tarte lehor urrietan artotan edo sareetan hazitako babarrunen lekak azken bildualdian jasotzeko aukeraren zain gaude. Gero gerokoak: zabaldu eta lehortu, aletu, eltzekarirako eta hazitarako izango direnak bereizi.
Neguaren beltzari muturra antzeman bezain pronto eltzekarirakoak gaitu, eskuarki, burukoak eta burukoak ez diren haizez hausten. Beraien kakotik aurrera kamuts begiratzen duen asko, astoa osinetan bezalaxe pintarra, gorria, zuria edo beltzagoaren arteko ñabardura gastronomokoen txorrotxean itotzen diren artean uztako ale bere ustetan onenak bereizi eta arretaz jasotzera emanak badira. Goiztiarrenak, handienak, borobilenak, beltzenak landu nahi izaten dira. Orain baino naturalagoak izan garela gogorarazi zidan gaur zortzi aditu nuen kontuak. Bere birramonak urteko babarruna ziurtatzeko egiten zuen trabesa azaldu zidan gazte batek. Babarruna aletu eta bereizterakoan gehienetan haziendak edo oilategian jateko uzten diren babarrun ale zimurrak hazitarako onak zirenekin batera jasotzen omen zituen. Gero soroan kanpoko erroiletan zimurrak erein eta barrukoetan onak, kanpoko erroiletako landareak karakol, bare eta abarrekoak mantentzeko eta nahikoa janez barrura sar ez zitezen. Barrukoak beretzako. Kontrarioa bapo mantentzearen trabesa zaharra...