OCATARINETABELLA...

Ez dugu salbatuko gaituen Asterix beharrik!". Ez da lehen aldia irakurri dudana, eta egunotan berriro ikusia dut nonbait. Asterix eta Obelixez ez dut doktoradutzarako tesirik egin, baina aitortzen dut Uderzo eta Goscinny-ren fan bat naizela.
Euskaldun asko ote dabil Abraracourcix buruzagiaren herrixka eraikitzeko ametsez? Ezetz esango nuke: komiki entretenigarria eta oso imajinatiboa egiten zaiela eta puntu. De etxo, Asterix Parkera joandako gutxi ezagutzen ditut, inguruan Disney-Worldera joandako mordo bat ditudan bitartean.
Aldiz, esan liteke kanpotik abertzaleak Ar Mor bazterreko herri builoso eta menderakaitz bezala ikusten dituztela askok. Batzuek -ai Kataluniako anai-arrebak!- beren gorabehera guztiekin Espainiari hortzak erakusten dizkieten bakarrak direlakoan, euskaldunak. Eta beste batzuek, inperioari euskaldunen kontra zorte hobea opa diotelako, komikietan Julius Caesarrek Panoramixen azti edariaren kontra daukana baino.

Isabel San Sebastian eta Carmen Gurrutxagaren "El arbol y las nueces. La relación secreta entre ETA y PNV" irakurtzen duenari ere halako irudia ageri zaio behin eta berriro. Ai zein maltzurrak -eta azkarrak, eta indartsuak...- diren abertzale horiek. Egiten dute, bai, borroka franko beren artean, Asurancetourix kantari txaposoaren aitzakiatan askotan; baina azpi-azpian bat eginda daude galiarrok erromatarren kontra.
Hasteko, bi autore horien arabera Garzon epaileak deskribatzen duen ETAren edo ezker abertzalearen organigrama beste abertzaleek -gerra aurreko EAJk- antolatutako organigramaren kopia nabarmena da. Omen. Eta hori gutxi balitz, begira 25. orrialdean nola laburbiltzen den Lizarra-Garazi eta treguaren jatorria: "Bi erakunde nazionalistak ohartzen dira erakunde terrorista arras ahulduta dagoela, Zuzenbide Estatuak orain arte ez bezala inguratua; eta uste dute bere buruzagiak azkenean jabetu direla bakarka, gainerako indar abertzaleen laguntzarik gabe, ez diotela Estatuari bizkarra makurraraziko sekula. Zera nahi da, beraz, abertzale bortxazaleak demokraziaren arauak errespetatzen dituztenen bandora erakartzea, behin ekintza batasun abertzalea berreskuratuta, denek elkarrekin (Madrilgo) Gobernuari "nazio eraikuntzaren" desafioa planteatzeko..."

Sinesten dutelako edo komeni zaielako, Espainian euskal abertzaleen adostasunaren beldur dira. Omen. Eta azkenean etxe barruan ere, batzuek eta besteek pintatzen duten herria egiazkoa dela pentsa genezake. Oker ordea, zeren eta hemengoa ez da Abraracourcix tripaundiaren tribu idiliko hura. Gurea gertuago dago Asterix eta Obelixek album batean bisitatutako Korsikatik. ETAren tregua bukatuta, Lizarra-Garazi itzalita dagoen honetan, manifestazio baten eta bestearen artean, giro gozoan zebiltzan Interneteko euskal eztabaidaguneetan ere berriro betiko eztabaidak hasi direnean... Asterix eta Obelixek Korsikara eraman zuten Ocatarinetabellatchitchix buruzagiaren eta bere lagun-etsaien antzen zaio hemengo tribuari.
Bada komiki horretan pasarte mundial bat, eta ezin dut kontatu gabe agoantatu. Asterix eta Obelixek Korsikaraino itzultzen lagundu diote erromatarren eskuetatik erreskatatutako buruzagi preso kortso bati. (Buruzagi honek, Toni Rossik hain famatu egin zuen kanta baten zatiaren izena dauka: Oh, Catarineta bella...). Eta bertara iritsita, erromatarren kontra oldartu nahi duten jefe guztien bilera antolatzen hasitakoan, Figatelix baten izena entzun hutsarekin egoskortu da Ocatarinetabellatchitchix. Asterixek: "Baina zergatik daude haserre horiek biak?". Eta bilkuran dagoen lagun kortsikar baten esplikazioa: "Zaharrek diotenez, Ocatarinetabellatchitchix-en aitonaren osaba Talasoterapix klaneko neska batekin ezkondu omen zen, baina hau Figatelixen aitona batekin omen zegoen enamoratua... Beste batzuek ordea uste dute Figatelixek ordaindu gabe utzi ziola Ocatarinetabellatchitchix-tarren lagun baten koinatuari erositako astoa (herrena zelako aitzakiarekin). Edonola ere, oso gauza larria!".
Gu ere, kortsikarrak bezala, munduko parajerik ederrenean bizi garelakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estaturik gabeko nazioak
Sami hizkuntzak elur-hitzak soberan ditu aldaketa klimatikoarengatik

Elurra, izotza, eguraldi hotza... izendatzeko ehunka hitz ditu sami herriak. Artikoa epeltzen ari da, ordea, eta hitz batzuk gero gutxiago erabiltzen dituzte. Batez ere, izokin arrantzako eta elur-oreinen zaintzako hiztegia ari da galtzen.


2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


Eguneraketa berriak daude