Lehenengo orrialdea, 1970-X-25Leku gazteei!" diotsa berrogei-ta-hamar urteko gizon batek larogei urteko agure zahar bati. "Nazioaren ohorea salbatu zenuten bai, geren buruen jabe izateko erraztasuna eman ere bai; baina haunditasuna baino gehiago, horri begira amesten egoteko egokiera eman zeniguten. Tira, tira! Ordena sano baten barruan aurrerapena, aberastasuna eta zorion betea agintzen dut nik". "Zergak direla-ta atera ditezkean probetxuak bazterrera utziz gero lan egiteko elkarrekin biltzea eta denok partizipatzea eta aberastasunak ere elkarren artean berdin zabaltzea, berriketa eta engainu txoro bat besterik ez da", diotsa hogei-ta-hamar urteko injineru batek. "Zoaz antzarak ferratzera". "Industrial zibilizazio horren kontra negok eta ez diat hori onartzen eta ez onartuko ere. Gorputzak eta izpirituak nahastu eta loitu besterik egin ahal duzue ba zientzia guziaren kontra dagoen anti zibilizazio horrekin?" diotsa injineruari hogei urteko estudiante batek. "Hi, txo! Bizar luze haundi hori!" diotsa zazpi urteko eskola-ume mukizu batek, "berri-berritik has hadi, nik bezala matematika berriak praktikatzeko gauza izan nahi baldin baduk!".