argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
ARGI
Joxemari Ostolaza 2000ko urriaren 29a
Mayor Orejak garbi esan du: gobernuaz bat egin ezean guztiak gara delinkuente. Zierto. Berak bereziki ordezkatzen duen estrategiaz bat egiten ez dugunok, objetiboki delinkuenteak omen gara. Bere telebistan elkarrizketatua, Sevillako labea sutan hiru motako ETAz mintzatu da. Arma eta lehergailudunaz, lepo gogordun atorra zuridunaz, eta kale borrokan herriaren ondasunak kiskaltzen dabiltzan gazteez osatua denaz. Guztiak omen dira ETA. Eta hirutan nazkagarriena bigarrena omen zaio, bera bezalaxe bulego argitsu berotutik agintzen ei duenena alegia. Tarzón. Hau omen dugu -Tarzonek asmatu duena hain zuzen- arriskugarriena, jende aditu eta irudi ondunaz hornitua baita bere iritzian. Eta Espainiako Konstituzioa onartzen ez dugun herritarrak ere, nahiz nahigabean horien euskarri omen gara. Jainkoa, Trinitatea eta Eliza. Ezagun du On Jaime honek fraide eskolan ikasia dela. Ezagun du Espainia duela eremu. Mezu hartzaile erraza. Oposiziorik gabea. Dena borobila, gure errealitatea salbu. Zeren hala balitz, Euskal Herriaren gehiengoa kartzelara behar luke bildu bere Espainiaren osasunerako sendagai.