argia.eus
INPRIMATU
ZARAITZU
2000ko urriaren 22a
Estornes eta Lasa-tar Joseba, 1970-X-18
Orai urte ditu Zaraitzu'ko Uskararen Kartilla bat egiten ari nintzan ango eskoletako mutil-neskateei irakasteko. Euskaldun trebe ta jakintsu bat billatzea bearrezkoa zan lan ori ondo egiteko eta Otsagiko Kanbra-tar Koldobika adiskidearengana joan nintzan. Onen bitartez Zoilo Moso Bezunartea jauna ezagutu nuen. Amaika urtetatik aurrera artzai izan zan. Anitz ongi ezagutu zuen Zaraitzuko mendia ta baita Erriberako bide luzeak ere. Udan Oriko aize ederra eta mendi berdeak eta neguan Lerin-eko zelai gogor eta ur gabekoak. Ala ere denbora oietako gertaerak gogoraturik bere begi urdiñek dirdirazen zuten. Ainbeste karta ta iztegi Donostiatik Otsagira ta andik onera joan-etorri diranak! Oiekin Zaraitzuko Uskararen liburua osatu dugu. Prinzipe de Bianak argitarazea pensatu zuen baiña Zoilo Moso joan zaigu bere erriko mutil-neskak uskaraz leitzen ikusi gabe. Ori da gure zor handia. Zoilo Mosok politasun eta maitagarritasunez uskaraz idazten zuen naiz eta eria izanik. Bere denboretan Bidankotzeko Mendigatxa bezala, Zoilo Mosok jende askokin euskeraren aldez lan egin zuen. Mitxelena, Douglas eta euskaltzale asko bere adiskideak ziran. Joan zaigu baiña bere izena euskaltzaleen artean iraungo du bere familia ta erriaren ooreko (...)