argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
EUROPARRAK? OTOI!
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
Iparraldeko hiru gazte edo, Realan jokatu nahi eta ezinean omen dabiltza. Realak euren lizentziak tramitatu, eta Espainiako Futbol Federazioak ez omen ditu onartu. Gazte horiek, maite duten kirolean eta aukeratu duten elkartean ezin izango dute jardun, espainolak ez direlako. Eta alderantzizko eskarmentua duen honentzat, hau da aspalditik Hegoaldeko jokalari gazteez hornitutako Iparraldeko futbol taldeak ezagutu dituen honentzat, bitxia baino sinets ezina. Hemen ez dugu Eusko Jaurlaritzarik. Ez eta Euskal Futbol Federaziorik. Baina duela hamar bat urte, bost bat irundarrez osatu futbol taldea -Donibane-Lohizuneko Arin Luzien- izan zen txapelduna junior mailan partidarik galdu gabe urte osoan. Eta beren buruak espainoltzat ez zuten haiek ez ziren frantsesak noski. Zer dela eta orain lapurtar gazte hauek ataka horretan eduki ? Ez, ez luke Realak atzerritarrak bai ala ez eztabaida antzuan denborarik alferrik galdu behar, etxeko gazteak bildu ezin dituen bitartean. Areago, etxekoak atzerritar profesional lizentziaz kontratatu. Bixente Lizarazuak salbuespenak baitira.