argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
ODONOSTIA
Joxemari Ostolaza 2007ko otsailaren 21a
Jasanezina zurea. Zure hirira hainbeste jende erakarri eta zu koitadu esker txarreko hori beste norabaitera joana gomitatuak umezurtz utzita. Jakin behar zenuke, auzapez horrek, libertatea aldarrikatzeko manifara ez joateko ez zenuela libertaterik. Zure alderdikideak jada, Espainiako Gobernuaren kofradeak bilakatuak direla eta kofradi horretan ez dutela bere helburu bakarrean kolaboratuko ez duen amaren seme alabarik onartzen. Ez zinen bada zure kasa, armairu zaharretik elkartasun mozorroa hartu, jantzi eta zure alderdikideek aita pontekotzat onartu berri duten El Ferroleko caudillo hark fusilatutako militanteak loreatzera joana izango, koloretako NODO berrituaren kameretatik urrun? Zeren Donostiakotik paso egin eta zure burua nonbaiten ezkutatzea nahi bazenuen, ez zenuen Zarautz eta Nuarbe baino leku aproposagorik ondorengo egunetan hedabidetako NODO koloreztatuek frogatu bezala. Badakizu, orduan pantanoak erakutsi eta orain euskal abertzaleak masakratu. Beti gai bakarrean eta batera. Bakarrik utziko zaituzte. Eta inoiz ez baldin bazara izan ere nire bedeta, orain maiteagoa zaitut. Disidentziak ere bere ona bai baitu