Hobetuz fundazioa euskal langileen trebakuntza bideratzeaz arduratzen da. Bere etorkizuna zein izango den ez dakigu. Zergatik? Espainiako Gobernuak uko egin dio Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Akordioa betetzeari. Akordio hori dela-eta Hobetuzi dagozkion fondoak emateari uko egin dio. Espainiako Estatuak euskal langileen soldatetatik EAEn etengabeko prestakuntzarako jasotzen dituen 6.000 milioi pezetatik (240 milioi libera) 1.500 milioi pezeta jaso dira soilik, eta bistan denez, ez dira nahikoak langileen trebakuntza premiak asetzeko. Berriro ageri da subiranotasun nazional ezaren arazoa eta ondorioak. Gure langileen dirua jasotzeaz gainera, Madrildik ukatu egiten digute berez etengabeko prestakuntzarako dagokiguna. Gauzak horrela, EAEko administrazioak bermatu beharko luke Hobetuzen finantziazioa. Nola? Beharrezko fondoak aurreratuz eta ondoren Kupotik kenduz. Bada garaia burua jaso eta ekimen irmoak abiatzeko. Azkar egiten ez badu, urri hasieran alegia, mobilizazioak egingo dira. Hala adierazi zuten joan den astean sindikatu abertzaleek