argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
PRAGA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Praga globalizazio ekonomikoa edo mundu kapitalismoaren egoitza izango da irailaren 28a arte. Baita pobreziaren sinbolo ere. Egunotan Nazioarteko Moneta Fondoa (FMI) eta Mundu Bankua (BM) urteko asanbladak egiten ari dira han. Haien aurrean, munduko pobrezia eta gizarte bazterketaren sinbolo gisa, mundu kapitalismo hori salatuz, milaka pertsona. Mobilizazioak irailaren 26an bukatu dituzte "Kapitalismoaren kontrako ekintza globalaren eguna"-rekin. Kapitalismo hori 1.200 milioi pertsona eguneko dolar bat baino gutxiagorekin bizitzearen erantzulea da. 225 dirutza handienak 2.500 milioi pertsonen urteko diru sarreren kopurura heltzearen erantzulea da. Orain arteko FMIko zuzendari orokorrak, Michel Camdessusek, pobreziak sistema leherrarazi dezakeela adierazi zuen. Ea hala den! Camdessusek badaki horretarako benetako iraultza sozial eta politikoa behar dela. Kapitalismoa hori saihesteaz arduratu da, ustez ezkertiarrak diren partidu eta sindikatuak etxekotuz eta bere filosofia indibidualista inokulatuz, gehienez euren afiliatu eta aktiboez ardura daitezen. Eta hala gabiltza.