argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
ET IN TERRA PAX HOMIBUS
Joxemari Ostolaza 2000ko irailaren 17a
Ikaragarri ongi pasatzen nuen nik haurtzaroan Perossiren Bigarren Pontifikalaren pasarte hori kantatzen. Tiple lehenekin bideratu eta BONAE VOLUNTATIS hura berrepikatzean koral osoaren hots armonikoa entzuten. Erne asko ibili behar izaten genuen egilearen partitura bere osotasunean txukun emango bagenuen meza entzuleen gozamenerako. Eta jolas garaian tipleak haur jolasti, denak lagunak ez baginen ere, areago elkarren artean ezin ikusiak baldin bagenituen ere, kantatzeko orduan partitura genuen elkargune. Eta meza entzuleek gure jolas haserreen berri ez zutenez, bere ezjakinean zoriontsu. Kiroletan ere berdintsu. Behin baino gehiagotan, irabaztean gogotik besarkatu izan nuen inoiz askaria garaian ondoan onartzen ez nuen talde lagunik. Ensaio eta entrenamenduetan jolasetako hotzak epeldu eta egun handirako guztiak bero. Horrela joan ginen ontzen. Ariaren arian. Hondarribiako Parrokiako koralista bati zuzendariak eragotzi omen dio Salvean kantatzea. Alardeko eskopetera edo izaki. Puta. Zorra. Española. Koralkideak mutu. Gauza bazarete kanta iezaiozue TU SOLUS ALTISSIMUS... Betiko Alardeari. Ez Guadaluperi, eskopetaz hartuko zinduzkete eta