argia.eus
INPRIMATU
Irratilibre
IRRATI LIBREEN ZIBERTOPAGUNEA
  • Markinako Eup! Irratiak bultzaturik, euskal irrati libreek euren arteko harremanak bideratzeko bide berria dute uztailetik aurrera, "irratilibre" izeneko e-posta zerbitzua alegia.
2000ko irailaren 10
Irrati libreek badute dagoeneko non bildu, euren arteko harremanak sakondu, esperientziak elkartrukatu eta abar. Duela hogei bat urtetik lanean ari den Markinako Eup! Irratikoen ideia bati esker uztail honetan "Irratilibre" jaio da, e-posta zerbitzu berri bat, denborarekin sortu nahi duten web orrialde propioa baino lehen atera dutena.
www.egroups.com/messages/irratilibre helbide elektronikoan mota honetako euskal irratien arteko eztabaidagune eta e-posta zerbitzua aurki daitezke, kontaktu gune publiko gisa antolatu dutena. Horrenbestez, eta publikotasun horren ondorioz, egileek bertan datu konfidentzialik ez trukatzea gomendatzen dute.
Hori bai, horrelakorik ezik elkarren arteko informazioa, gidoiak eta bestelako edozein informazio mota ongi etorria izango da, orain arte izena eman duten dozena erdi irratik egin duten bezala. Honen laguntzaz horrelako emisore gehienek izaten dituzten arazo amankomunei (material eskasa, diru falta, programazioa betetzeko arazoak eta abar) aurre egiteko egoera hobean izango direla espero dute, Eup! Irratiko Igor Aizpuruk esan bezala.
Azkenik, esan dezagun zerbitzuaren arau bakarrak mezuak euskaraz izan eta partaideak ezagunak izatea direla